Sare adimendunen formakuntzarako
laguntzak eta bekak.


Gaitasun profesionalarekin eta talentuaren proiekzioarekin dugun konpromisoaren zati bat da

zure esku jartzea helburua lortzeko bitartekoak.




Zer dira SGA Mikrobekak?

Sare adimendunen formakuntzarako bekak


Smart Grids Academy proiektuaren barruan mikrobekak daude. Mikrobekak gure plataformako ikastaro espezifikoen eta formakuntza programen matrikula ordaintzeko dirulaguntzak dira. 


Sare adimendunen formakuntzarako laguntzak eta bekak diseinatuta daude sare elektriko adimendunen espezializazioan oinarritutako formakuntza kostua erabat edo partzialki estaltzeko, bai hezkuntza kapsulena, bai prestakuntza ibilbideena.


Nola funtzionatzen dute SGA Mikrobekek?

Sare adimendunen formakuntzarako bekak


Izen ematea: Mikrobekak eskatzen duten pertsona guztiei esleituko zaizkie, izen ematearen hurrenkeraren arabera eta eskuragarri dagoen funtsa agortu arte.


Betebeharrak: Nahitaezko baldintza izango da mikrobeka bat lortzen duen pertsona orok matrikula ordaindu zaion ikastaroak arrakastaz bukatzea.Gainditu ezean, matrikularen zenbateko osoa SGA programari ordaindu beharko dio.


SGA Mikrobeken abantailak

Sare adimendunen formakuntzarako bekak


Formakuntza jasotzeko lehentasuna:Mikrobekak izen emate hurrenkeraren arabera esleituko dira; hala, interes goiztiarra eta konpromisoa erakusten duten pertsonei laguntza hori jasotzeko aukera erraztuko zaie.


Kostuak murriztea:Kalitate handiko ikastaroetara sartzea errazten dute, matrikularen kostua oztopo izan gabe; hala, ikasle gehiagori beren ibilbide profesionalean aurrera egiteko aukera ematen diete.


Malgutasuna: Plataformaren barruan, hainbat ikastarotara aplikatu daiteke, bai ikasketa intentsiboko kapsula motzetara, bai ibilbide luze eta zehatzagoetara.


Gure xedea

Sare adimendunen formakuntzarako bekak


SGAn sare elektriko adimendunen sektorean gaitasun handia duten profesionalen garapenarekin konprometituta gaude. 


Gure ustez, mikrobekak, hezkuntzarako sarbidea demokratizatzeko tresna izateaz gain, funtsezko arlo honetan berrikuntza eta bikaintasuna bultzatzeko bitarteko ere badira. 


Interesa duen pertsona oro gonbidatzen dugun izena ematera eta aukera hau aprobetxatzera profesionalki hazteko eta sare elektriko adimendunen etorkizunari laguntzeko. 

Eman izena formularioa zure datuekin betez

Zure profila ebaluatuko dugu eta jakinaraziko dizugu ea hautatua izan zaren

Metodologia

Aurrez aurrekoa &Lineakoa

Nor gara

Smart Grids Academy

Kolaboratzaileak

Ekosistema ireki bat

Instalazioak

Punta-puntako espazioak

Sare adimendunen formakuntzarako bekak

Ekimen aitzindaria da mundu mailan, profesional kualifikatuak formatzea

helburu duena, sektorearen eboluzio erronkei erantzuteko.



SGA proiektuaren ikuspegia da Bizkaia erreferente bihurtzea sare elektriko adimendunen formakuntzari aplikatutako berrikuntzan, eta I+G+Bko eta tokiko eta nazioarteko talentuaren plataforma eragile bat garatzea, Global Smart Grids Innovation Hub-en bidez, sare elektriko adimendunen ekosistemako eragileen arteko lankidetzaz gain.


Ikuspegi hori posible da Global Smart Grids Innovation Hub-i esker, hau da, Iberdrolak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan martxan jarri duen sare adimendunei aplikatutako berrikuntza zentroari esker.

Adimen artifiziala

Programazioaren, datu analisiaren eta bistaratzearen oinarriak aztertzen ditu, hala nola Python, Pandas, Matplotlib eta Tableau tresnekin.

Zibersegurtasuna

Kualifikazio handiko gaitasunak garatzen dira, besteak beste, softwarearen segurtasuna, identitateen kudeaketa, sareen azpiegituraren babesa eta kriptografia.

Industria adimenduna

Industria Adimenduna edo Industria 4.0 ikastaroaren bidez, zure produkzio prozesuen eraldaketa digitalaren ibilbide orria garatuko duzu.