Smart Grids Academy

Smart Grids Academy (SGA) proiektua sare elektriko adimendunetan trebatzeko metodologian oinarritzen da ,

 aurrez aurreko eta lineako prestakuntza konbinatzen ditu.

E-learning sarbidea

Sare elektriko adimendunen formakuntzarako bekak eta laguntzak.

Berrikuntza sustatzeko daukagun konpromisoa

Nor gara

Gaia, ICTA Klusterra

Metodologia

Aurrez aurrekoa eta lineakoa

Instalazioak

Punta-puntako espazioak

Kolaboratzaileak

Ekosistema ireki bat

Smart Grids Academy

Sare elektriko adimendunen  formakuntzan oinarritzen den proiektua da,
Gaiak, Euskadiko ICTA Klusterrak, sustatua.


GAIAk, Euskadiko ICTA Klusterrak, Smart Grids Academy (SGA) sortu du, sare elektriko adimendunen formakuntzako  proiektu bat, “Bizkaia with the talent” ekimenaren barruan dagoena eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Iberdrolaren Global Smart Grids Innovation HUBrekin lankidetzan garatu dena. 


Smart Grids Academy-ren helburua da sare elektriko adimendunetaranzko energia transformaziorako talentu espezifikoa izateko beharrari erantzutea, baita gaitasun teknologiko eta digitalen eskakizunei ere.

Profil profesional kualifikatuak edukitzea funtsezkoa da sare elektriko adimendunak garatzeko eta energia eredu jasangarriago eta eraginkorrago baterako trantsizioa egiteko.


Horregatik, Smart Grids Academy-k formakuntza programa integral bat eskaintzen du, sare elektriko adimendunen sektorean lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak lantzen dituena.

Tomás Iriondo

Gaiako zuzendari nagusia


Smart Grids Academy-k dinamika berri bati forma ematen dio, gaitasun digital berritzaile eta beharrezkoenen ezagutza eta entrenamendu praktikak sozializatzeko.

Joseba Mariezkurrena

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusia


SGA aukera paregabea da Bizkaia sare elektriko adimendunen formakuntzako munduko Hub-a izateko, sektorean dagoen talentua indartuz eta profil berriak erakarriz.

Judit Iriondo

Gaiako Eraldaketa Digitaleko eta Gaitasun Teknologikoko aditua


Smart Grids Academy komunitatea elkarlanerako gunea da, lineakoa eta aurrez aurrekoa, sare elektriko adimendunen inguruko networkinga eta sinergien sorrera bultzatzen dituena.

Noemí Alonso

Smart Grids Innovation HUB-eko arduraduna


GSGIHub Smart Grids Academy proiektuaren egoitza fisiko nagusia da, eta sare adimendunetan beharrezko formakuntza ziurtatzen duten edukiak definitzen laguntzen du.

Daniel Lestón

Senior Data Scientist, i-DE / Datuen Unitate Analitikoa


AA sare elektriko adimendunen negozioa eraldatzen ari da.SGAk datuen analitika aurreratuko profesionalak gaitzen ditu, sektorean berrikuntza gidatzeko funtsezko faktorea.

Eman izena  formularioa zure datuekin betez.

Zure profila ebaluatuko dugu eta jakinaraziko dizugu ea hautatua izan zaren.

Berrikuntza

Xedea &Balioak

Trebakuntza

Xedea &Balioak

Sentsibilizazioa

Xedea &Balioak

Enplegagarritasuna

Xedea &Balioak

Sare elektriko adimendunen formakuntza

Ekimen aitzindaria da mundu mailan, eta sektorearen eboluzio erronkei erantzuteko profesional kualifikatuak trebatzen laguntzea du helburu
.



SGA proiektuaren ikuspegia da Bizkaia erreferente bihurtzea sare elektriko adimendunen formakuntzari aplikatutako berrikuntzan, eta I+G+Bko eta tokiko eta nazioarteko talentuaren plataforma eragile bat garatzea, Global Smart Grids Innovation Hub-en bidez, sare elektriko adimendunen ekosistemako eragileen arteko lankidetzaz gain.


Ikuspegi hori posible da Global Smart Grids Innovation Hub-i esker, hau da, Iberdrolak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan martxan jarri duen sare adimendunei aplikatutako berrikuntza zentroari esker.

Adimen artifiziala

Programazioaren, datu analisiaren eta bistaratzearen oinarriak aztertzen ditu, hala nola Python, Pandas, Matplotlib eta Tableau tresnekin.

Zibersegurtasuna

Kualifikazio handiko gaitasunak garatzen dira, besteak beste, softwarearen segurtasuna, identitateen kudeaketa, sareen azpiegituraren babesa eta kriptografia.

Industria adimenduna

Industria Adimenduna edo Industria 4.0 ikastaroaren bidez, zure produkzio prozesuen eraldaketa digitalaren ibilbide orria garatuko duzu.

Kolaboratzaileak

Aliantzek formakuntzarako lankidetza ekosistema irekia ematen diote Smart Grids Academy-ri

sare elektriko adimendunena, ezagutza aurreratuak eta esperientzia praktikoa,

erabilera kasuak eta teknologia aplikatuak eskainiz.